XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Combien, mademoiselle?

Neskak ulertu zuen.

Gorputza tente jarri zuen, bere aldaken mugimendu bakoitza sentituz; gortinaren atzetik desagertu zen.

Guztiori jolas bitxia zen.

Zertan zetzan halako bitxikeria?

Bada, adibidez, mutilak, gidatzaile ezezagunarena bapo eginik ere, auto-stopgile ezezagunarengan bere neska ikusteari ez uztean.

Eta horixe zen, hain zuzen ere, mingarriena; bere neska gizon arrotz bat seduzitzen zekusan, eta aurrean egotearen pribilegio mingotsa zeukan; gertutik zekusan zein itxura daukan eta zer dioen engainatzen duenean (engainatzen zuenean, engainatuko duenean); bere ezfideltasunaren objektu izatearen ohore paradoxikoa zeukan.

Okerrena zen neska maite baino adoratzenago zuela; beti iruditu zitzaion fideltasun eta garbitasunaren mugetan soilik zela benetazkoa neskaren izatea eta muga horiez haruntzago ez zela existitzen; muga horiez haruntzago zena izateari utziko ziokeela, urak, irakite-mugaz haruntzago, ur izateari uzten dion bezala.

Orain, neska ikustean muga ikaragarri hura berezko dotoretasunez zeharkatzen, amorruz betetzen zen mutila.

Neska komunetik itzuli eta arrenkuratu zen:

- Horko tipo batek combien, mademoiselle? esan dit.

- Ez zaitez harritu esan zuen mutilak, urdanga itxura daukazu.